2025/03/12

Martxoak 8

Martxoaren 8an Emakumeen nazioarteko egunean, Larrabetzuko eskolako ikasleok gure aldarrikapena egin genuen. Emakumeen Nazioarteko Eguna, jatorriz Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, urtero ospatzen da martxoaren 8an. Egun honetako aldarrikapena gizartean emakumeek sufritzen eskubideen desorekagatik egiten da, esate baterako, lan munduan, kirolean, pertsonen zaintzan, familia giroan, etab. Larrabetzuko eskolan emakumeen ikurra geletan margoztu eta mezu bat idatzi genuen ikur horietan. Gero, hallean zintzilikatu genituen. Azkenik, patioan argazki bat egin genuen emakumeen ikurra irudikatuz. Denon inplikazio eta kontzientziarekin lortuko dugu etorkizunean pertsona guztiak eskubide, lan aukera eta errespetu berdina izatea.
Idazleak: Eki Madariaga eta Lara Castilla

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina