2021/12/22

LH6: Musika

Seigarren mailako ikasleok eta tutoreak jai zoriontsuak eta 

sarrera bikaina 2022. urtean opa dizuegu.

Jarraian interpretatuko ditugun gabon-kantak gustukoak izatea espero dugu.

Zorionak eta urte berri on!!!



LH5: Musika

 Bostgarren mailako ikasleok jai zoriontsuak eta sarrera bikaina opa dizuegu 2022. urtean.

Jarraian interpretatuko dugun gabon-kanta gustukoa izatea espero dugu.

Sakatu irudietan bideoak ikusteko

LH 5A lehenengo taldea
 LH 5A bigarren taldea
 LH 5B guztiok batera



LH 6: Agenda 2030

 

AGENDA 2030: Garapen iraunkorrerako helburuak
Abenduaren hasieran, bideo-tailerra euki gendun. 2030erako Agenda proiektuan, munduko gobernuek konpromesua hartu dute aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan aurrera egiteko eta planeta jasangarriago bat lortzeko dauden 17 helburuak ezagutu ditugu.






2021/10/19

LH 5: Musika

 Body percussion

5. mailako ikasleak body percussion lantzen haritu gara eta hainbat akonpainamentu sortu ditugu "Sarasponda" abestia interpretatzeko. 

Sakatu irudian bideoa ikusteko



2021/10/14

LH 6: Kilometroak egiten Urdaibatik

 Gernika - Sukarrieta

Ostiralean, hilak 8, Urdaibaiko Biosferan trecking egiten ibili ginen. Gernikako tren geltokitik atera eta itsas adarretik Muruetaraino iritzi. Gero mendira igo genuen eta San Antonioko hondartzan amaitu genuen ibilaldia. Eguraldia ezin hobea izan zen eta primeran pasatu genuen !!!







2021/06/18

LH 5: ARTE PROIEKTUA

 Yayoi Kusama

Artistikan POP ART mugimenduarekin bukatzeko, 

YAYOI KUSAMA artista Japoniarrarekin egon gara lanean.

Hori guztia bideo batean bildu dugu

Sakatu irudian prozesu osoaren bideoa ikusteko



2021/06/08

LH5: Musika

 Birzinstrumentuak

5. mailako ikasleek musika-tresnak egin dituzte material birziklatuekin.  

Hemen dago lanaren emaitza, Zorionak artistak !!!

 LH5A: Sakatu irudian prozesu osoaren bideoa ikusteko


 LH5B: Sakatu irudian prozesu osoaren bideoa ikusteko



2021/05/27

LH5: GAZTE PROIEKTUA

 El chocolate 

Azken gaztelerazko proiektuan txokolateari buruzko ikerketa sakona egin dugu: hasieran txokolate kata egin gendun, kakaoren jatorria, produktuari ematen zaion tratamendu mota, alde onak eta txarrak eta bidezko merkataritza. 

Lan luze eta liluragarria izan da, eta txokolatearen munduari buruzko gauza asko ikasi eta gozatu ditugu. Espero dugu zuek gozatzea sortu dugun guztia ikusten

Sakatu irudian prozesu osoaren bideoa ikusteko


"Charlie y la fabrica de chocolate" liburuarekin tertulia dialogikoak egin ditugu eta komiki batean bihurtu dugu. 

 5A Sakatu irudian komikia ikusteko

 5B Sakatu irudian komikia ikusteko


2021/05/20

LH5 Euskara proiektua: Nao San Juan

    Nao San Juan 

Hiruhileko honetan, bostgarren mailako ikasleak Nao San Juanaren hondorapena eta berreraikitze lanak ikertzen aritu gara. 

Gure proiektua amaitzeko, Jon Maiarekin bideodeia izan dugu, bidaiaren bitxikeriak kontatu dizkigu eta gure galdera guztiei erantzun die. 

Zorionak neska mutilak!!! 

Eskerrak eman nahi dizkiogu Jon Maiari bere denboragatik!!!

Sakatu irudian prozesu osoaren bideoa ikusteko





2021/05/18

LH5 Zientzia hitzaldia

 Bakteriak 

Geure ikasle baten ama, Ainara Jimenez, hitzaldia ematera eta praktikatzeko materiala ekarri digu. Gaur bakterio onak eta txarrak ezagutu ditugu. Kontsumitzen dugun urari ematen zaizkion tratamenduak  eta ura bota ahal izateko nola garbitzen den prozesuak ikasi ditugu. Hainbat lagin egin ahal izan ditugu hainbat lekutan. 

Eskerrik asko Ainara!!!

Sakatu irudian prozesu osoa ikusteko




2021/05/11

LH5 arte proiektua

  Op art  

Artistikan OP ART ikasi eta landu dugu.

Hori guztia bideo batean bildu dugu.
Sakatu irudian ikusteko


2021/04/06

LH5 Naturako hitzaldia

 Gorputzaren funtzionamendua

Oporrak baino lehen, Lide Gorostiola, geure bi ikasleren ama hitzaldia ematera etorri zen. 

Naturan ikasitako gorputzaren sistemak benetako irudi eta bideoekin ikasi ditugu.

Eskerrik asko Lide !!!




2021/03/09

INTERNATIONAL WOMEN'S DAY.

In 5th and 6th grades we have worked about different women: activists, scientists, teachers, politicians...
This is a video about them. Have a look at it!😉



2021/03/08

LH5 MARTXOAK 8

 

 MARTXOAK 8 

5. mailan egin ditugun ekintza guztien bideo bat sortu dugu!

Aurten, gure omenaldia zuentzako da! gure amatxu maiteak!

Gora martxoak 8! gora emakumeak!






2021/02/28

LH5 Arte proiektua

 Keith Haring 

Artistikan POP ART ikasten eta egiten egon gara.

Hori guztia bideo batean bildu dugu.

Sakatu irudian ikusteko



LH5 Gazte proiektua

 Día de muerto

Munduko kultura ezberdinak ezagutzeko eta ikasleek modu komertzialean (Halloween) baino ezagutzen ez dituzten ospakisunak bizitzeko modu ezberdinak ezagutzeko Mexikoko "Dia de muertos" landu genuen. ¡Viva Mexico!





LH5 Euskara proiektua

 Korrikaren proiektua
Euskararen egunean omendu genuen erakundea Korrika izan zen bere 40. urteurrenean.
Horretarako, lasterketaren jatorria, sorreraren historia eta bilakaera landu genituen.