2025/03/19
2025/03/17
2025/03/12
Martxoak 8
Martxoaren 8an Emakumeen nazioarteko egunean, Larrabetzuko eskolako ikasleok gure aldarrikapena egin genuen. Emakumeen Nazioarteko Eguna, jatorriz Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, urtero ospatzen da martxoaren 8an.
Egun honetako aldarrikapena gizartean emakumeek sufritzen eskubideen desorekagatik egiten da, esate baterako, lan munduan, kirolean, pertsonen zaintzan, familia giroan, etab. Larrabetzuko eskolan emakumeen ikurra geletan margoztu eta mezu bat idatzi genuen ikur horietan. Gero, hallean zintzilikatu genituen. Azkenik, patioan argazki bat egin genuen emakumeen ikurra irudikatuz.
Denon inplikazio eta kontzientziarekin lortuko dugu etorkizunean pertsona guztiak eskubide, lan aukera eta errespetu berdina izatea.
Idazleak: Eki Madariaga eta Lara Castilla
2025/03/11
IRAKURLAGUN 2.JARDUNALDIA
Martxoaren 10ean Irakurlagun bigarren jardunaldia izan genuen eskolan. 6 eta 5 mailako ikasleok 3 eta 2 mailakoei irakurri genizkien ipuinak. Oraingo honetan irakurri genuen ipuina Naia eta berdintasunaren ipuina izan zen. Lehen Hezkuntzako maila guztiok parte hartu genuen dinamika honetan.
MASKARITA EGUNA 2025
Otsailaren 28an, Larrabetzuko eskolak ekitaldi bat antolatu zuen Maskarita egunerako. Eskolako gaia Euskal inauteriak izan zen, maila baikoitzak mozorro bat aukeratu zuen. Gurasoak ere gonbidatuak izan ziren ekitaldira, frontoia jendez beterik egon zen. Maila guztiek dantzak egin eta ondoren Maskarita eta txapeloa dantzatu zuten. Ostean kalejira bat egin zuten plazara arte eta han txistorra dastatu zuten. Amaitzeko, IƱigito Txapelpunk- en kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten ikasleek.
Idazleak: Lier Laiseka eta Laia Holgado
2025/02/17
2025/02/14
2025/02/13
2025/02/10
2025/02/06
2025/01/24
Inspira STEAM 2025 LH6
Gaur Inspira programari hasiera eman diogu LH 6.mailan. Inspira STEAM proiektu
aitzindaria da, eta gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa
sustatzea du helburu, batez ere nesken artean. Ikerketa, zientzia eta
teknologiaren munduko profesionalek (emakumeak eta gizonak) ematen dituzten
sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen da. Proiektuaren muina
aholkulariak dira borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete
neska-mutilei, klaseko orduetan egiten diren 6 lan saioetan. Denak dira
zientzialariak eta teknologoak, hainbat arlotan (akademikoa, enpresakoa,
ikerketa, kudeaketa, etab.)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)