2015/11/19

"BELDURRAK AHAZTUTA" ABESTIAREN LETRA

BELDURRAK AHAZTUTA ( M-n Ezten)


Ez dago inoren esku sexu aukera, 
guztiok ar edo eme jaiotzen gera, 
bizitzeko era, 
ez gera atzera, 
guziaren gainetik, emakume zera! 
Egun guztian langile, iñurrien pare, 
ilargiaren argitan bihurtuz maitale, 
etxeko neskame, 
denborarik gabe, 
askotan halabeharrez gizonaren menpe. 
Ei! eutsi, izan adore, 
kanpoko kolpeek ez zaitzatela eraitsi. 
Ei! Eutsi, izan kemena, 
nahiz zail izan sarri, 
minari barrura sartzen ez behitzat utzi. 
Beldurrak ahaztuta, 
salatu behar duzuna: 
laguna, 
denok elkartuta, 
uste baino lehenago 
berdintasuna.

¿CÓMO SE USAN LAS TILDES?

2015/04/29

NOLA HEDATZEN DA ARGIA?

Argia nola hedatzen den ikusteko eta geure begiekin frogatzeko hurrengo esperientzia burutu dugu gelan, linterna bat eta kartulina beltza besterik ez dira behar...

 Irudian agertzen den moduan kartulina moztu erta zirkulu bat osatu, ondoren linternarekin barruko aldetik argiztatu... Horrela froga genezake argia norabide guztietan zabaltzen dela eta beti lerro zuzenean.

 argiaren hedapena.png

ISLAPENA

Edalontzi batean ura eta esne tanta batzuk jarriz gero, laser puntero bat baino ez dugu behar argiaren islapena nola gertatzen den frogatzeko, saia zaitez etxean!!

5. gaia ...ekin ta ekin bilatzen ditu...

Aurreko gaian usaimena eta dastamena aztertu bagenituen, oraingo honetan IKUSMENA, ENTZUMENA eta UKIMENA dira aztergai ditugun zentzumenak.
Ikusmenarekin hasita, lehenengo argia eta honen ezaugarria eta propietateak ikusiko ditugu, horretarako gelan esperientzia ezberdinak landu ditugu, ispiluak, linternak...erabiliz.

2015/03/25

Badator, badator!!!

Badator, badator!! TTipi-TTapa ttipi-ttaka...KORRIKA!!! Hurrengo ostiralean korrika txikia ibiliko da Larrabetzuko kaleetan zehar, oporren aurretik azken eskola eguna ospatzeko plan ezin hobea!!!

2015/03/02

Eta horrela bizitzen gera...

Txanelako 4.gaia lantzen ari gara jadanik!! ETA HORRELA BIZITZEN GERA...Gure gorputza ezagutuko dugu eta egunero jaten dugunari buruz hausnarketa egingo dugu. Badakizue beti bezala TXANELATEGIAN baduzuela hainbat informazio: gaiaren laburpena, eskemak...

2015/01/31

5.mailakoentzako mezua

Gogoratu datorren ostegunean otsailaren 5ean Txanelako 3. gaiko azterketa egingo dugula. Txanelategia web orrian dauzkazue trebatzeko ariketak, eta txanela.net-en ere bai.

Ondo pasa asteburua!!!