2021/05/27

LH5: GAZTE PROIEKTUA

 El chocolate 

Azken gaztelerazko proiektuan txokolateari buruzko ikerketa sakona egin dugu: hasieran txokolate kata egin gendun, kakaoren jatorria, produktuari ematen zaion tratamendu mota, alde onak eta txarrak eta bidezko merkataritza. 

Lan luze eta liluragarria izan da, eta txokolatearen munduari buruzko gauza asko ikasi eta gozatu ditugu. Espero dugu zuek gozatzea sortu dugun guztia ikusten

Sakatu irudian prozesu osoaren bideoa ikusteko


"Charlie y la fabrica de chocolate" liburuarekin tertulia dialogikoak egin ditugu eta komiki batean bihurtu dugu. 

 5A Sakatu irudian komikia ikusteko

 5B Sakatu irudian komikia ikusteko


2021/05/20

LH5 Euskara proiektua: Nao San Juan

    Nao San Juan 

Hiruhileko honetan, bostgarren mailako ikasleak Nao San Juanaren hondorapena eta berreraikitze lanak ikertzen aritu gara. 

Gure proiektua amaitzeko, Jon Maiarekin bideodeia izan dugu, bidaiaren bitxikeriak kontatu dizkigu eta gure galdera guztiei erantzun die. 

Zorionak neska mutilak!!! 

Eskerrak eman nahi dizkiogu Jon Maiari bere denboragatik!!!

Sakatu irudian prozesu osoaren bideoa ikusteko





2021/05/18

LH5 Zientzia hitzaldia

 Bakteriak 

Geure ikasle baten ama, Ainara Jimenez, hitzaldia ematera eta praktikatzeko materiala ekarri digu. Gaur bakterio onak eta txarrak ezagutu ditugu. Kontsumitzen dugun urari ematen zaizkion tratamenduak  eta ura bota ahal izateko nola garbitzen den prozesuak ikasi ditugu. Hainbat lagin egin ahal izan ditugu hainbat lekutan. 

Eskerrik asko Ainara!!!

Sakatu irudian prozesu osoa ikusteko




2021/05/11

LH5 arte proiektua

  Op art  

Artistikan OP ART ikasi eta landu dugu.

Hori guztia bideo batean bildu dugu.
Sakatu irudian ikusteko