2022/12/19

 Seigarren mailako ikasleok eta irakasleak

jai zoriontsuak eta sarrera bikaina 2023. urtean opa dizuegu.

Jarraian interpretatuko ditugun gabon-kantak gustukoak izatea espero dugu.

Zorionak eta urte berri on!!!



2022/12/18

Bostgarren mailako ikasleok eta irakasleak

jai zoriontsuak eta sarrera bikaina 2023. urtean opa dizuegu.

Jarraian interpretatuko ditugun gabon-kantak gustukoak izatea espero dugu.

Zorionak eta urte berri on!!!



2022/11/03

LH5: Urdaibai

 Eguraldia lagun egun polita eman genuen biosferako erreserban, Urdaibain. Padura zer den ikasi genuen, bertako landareria eta fauna ezagutu, giro onean txango polita egin eta hondartzan jolaserako tartea ere izan genuen.





2022/10/18

LH5: Musika

 "Sarasponda"

Musika lehen saioetan Abesti batekin lanean ibili gara. Body percussion sortzen, errtimoak instrumentuekin jotzen eta Karilloia lehenengo aldiz erabili dugu.

Sakatu irudia bideoa ikusteko





2022/10/07

LH6: Koreografia

Hemen daukazue 6. mailan asmatu duten koreografia!
Animo eta animatu zaitezte!
ETS-ko Aukera berriak
Sakatu irudian bideoa ikusteko


2022/06/21

LH6: Agurra

 Kantoneko lanparak

Gure eskolako ibilbidea bukatzeko, azken astean Kantoneko lanparak egin ditugu. Gure moduan, egan egiten atera ziren...aurrera egiteko momentua iritzi da...

Gora 2010. eko promozioa!

Sakatu irudian bideoa ikusteko



2022/04/27

LH6: Gela pedagogikoa eta itzulia 2022

 Gela pedagogikoa eta Itzulia 2022

Seigarren mailako ikasleak bizikletan zirkulazio-arauak errespetatuz ibiltzen ikasten aritu gara, modu seguruan mugitu ahal izateko. Aurten, Larrabetzutik pasatzen den Itzuliaren etapa hasieran egon gara. 

Sakatu irudian bideoa ikusteko 




2022/03/23

LH5: Musika

5. mailako ikasleek  Harry Poterren filmetako soinu-bandaren abesti nagusia jotzen ibili dira.  

LH5A: sakatu irudian bideoa ikusteko 


LH5B: sakatu irudian bideoa iksuteko



LH6: GYM berdeak

GYM berdeak
Martxoak 16an Lh6ko ikasleak lorak landatzen eta lurra garbitzen ibili ziren.
Sakatu irudian bideoa ikusteko

2022/03/08

INAUTERIAK 2022








 

LH6: Trakamatraka

Jon Urrutia musikaria musika-tresna berriak sortzeko modu berri bat erakustera etorri zitzaigun, eguneroko objektuetatik abiatuta, eta ia edozein lekutatik edo objektutatik soinuak atera daitezkeela erakutsi zigun.
Eskerrik asko Jon!!! Ze ona Trakamatraka!!!

Sakatu irudian bideoa ikusteko


 

2022/02/14

LH6: Lurraska 2022

6. mailako ikasleok egun zoragarriak izan ditugu Lurraskan (Ajangiz). Hainbat tailer eta irteera egin dugu Urdaibaitik eta bertan bizi den fauna ezagutzeko aukera izan dugu. Hemen uzten dizuegu bideoa ikusteko esteka. 😉  
 Sakatu irudian bideoa ikusteko