2023/06/30
LH6: Larrabetzu town QR
2023/06/20
LH6: Korto txapelketa
Azkenengo hilabetetan korto txapelketa sortu dugu, gidoiak idatzi ditugu, atrezzoa prestatu dugu, eszena pilo grabatu ditugu... eta garrantzitsuena, primeran pasatu dugu eta gauza asko ikasi ditugu!
Hemen dekozue txapelketaren emaitza
2023/06/14
LH5 BAKEAREN MUSEOAN (GERNIKA)
2023/06/06
LH 5: Birzi intrumentuak
5. mailako ikasleek instrumentu musikalak sortu dituzte.
Material desberdinak birziklatuz abesti batzuk jo egin dituzte.
2023/06/04
LH6: Larrabetzuko burdinolak
Ekainak 1ean, Sabin Arana eta Txirriren bisita izan dugu. Larrabetzun antzina zeuden burdineriak eta herrian izan den bilakaera erakutsi digute. Iaz labearen eraikuntza ikusi genuen eta orain emaitzak ikusi ahal izan ditugu.
LH6: Bertso topaketa
Aurtengo Bertso topaketa Sondikan ospatu dugu
Zorionak eta eskerrik asko Etxahun!
Ze nolako lan polita egin dozue!
LH6: Udaberriko jolasak
Maiatzak 26an, Zamudion jolasean eman genuen eguna. Txorierriko eskola guztietako 6.mailako ikasle guztiak elkartu ginen elkar ezagutzeko eta primeran pasatzeko.
Eskerrik asko Marilu eta Heziketa Fisikoko irakasle guztiei egin duzuen lanagatik!
3. zikloa: Bakteriak
Geure ikasle baten ama, Ainara Jimenez, hitzaldia ematera eta praktikatzeko materiala ekarri digu.
Gaur bakterio onak eta txarrak ezagutu ditugu. Kontsumitzen dugun urari ematen zaizkion tratamenduak eta ura bota ahal izateko nola garbitzen den prozesuak ikasi ditugu.
Hainbat froga egin ahal izan ditugu hainbat lekutan.
Eskerrik asko Ainara!!!