2025/01/24

Inspira STEAM 2025 LH6

Gaur Inspira programari hasiera eman diogu LH 6.mailan. Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, eta gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzea du helburu, batez ere nesken artean. Ikerketa, zientzia eta teknologiaren munduko profesionalek (emakumeak eta gizonak) ematen dituzten sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen da. Proiektuaren muina aholkulariak dira borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei, klaseko orduetan egiten diren 6 lan saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak, hainbat arlotan (akademikoa, enpresakoa, ikerketa, kudeaketa, etab.)

2024/11/25

AZAROAK 25 "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna"

 


Egun honetan Hezkuntzan ere gure aldarria egin nahi dugu. Ez dugu inolako biolentzia, indarkeri eta jazarpenik nahi gure gizartean. Berdintasun eta askatasun eskubideak urratzen dituzten edozein jarreren kontra gaude. Aski da! 

2024/11/22

IRAKURLAGUN

 Gaur LH 4,5 eta 6 mailako ikasleek LH 1,2 eta 3 mailakoei Polita! izeneko liburua irakurri diete Irakurlagun dinamikaren testuinguruan.