2024/11/06

LH6 ASTITZ EGONALDIA 2.EGUNA

 Atzo ekintza desberdinak egin genituen egun osoan zehar: 

Goizean mendi ibilaldia egin genuen Astitz inguruko mendietatik. Txango horretan gauza desberdinak ikusteko aukera izan genuen: antzinako arropa garbitzeko aska, uhandreen eta zapaburuen azterketa, zuhaitzak, basoko soinuen azterketa, etab. 

Arratsaldean tailer desberdinak egin genituen: ukenduak eta egagropilak. 

Egunari amaiera emateko disko-festa izan genuen gauean. 






















2024/11/05

LH6 ASTITZ EGONALDIA 1.EGUNA

 Astitz herrira (Nafarroa) etorri gara 3 eguneko egonaldia egitera. 23 biztanleko herri hau ezagutzeaz gain, mendi txango bat egiteko aukera ere izan dugu lehenengo egun honetan. Txango honetan landare eta animali espezie desberdinak ezagutu ditugu. Gaueko itzalen tailerraren ondoren, lotara joan gara egun luze bati amaiera emateko. 

















AKARBALTZ GABA 2024

 Larrabetzuarrontzat oso berezia den egun honetan, Akarbaltz eta Sorginaren bisita izan genuen eskolan, ekintzaz beteriko egunari hasiera emateko. 




IDAZLEAK IKASTETXEAN 2024

  Ikasturte honetan Euskal idazle eta bertsolaria den Uxue Alberdi izan dugu gurean. Aukera paregabea izan da berak idatzitako Hili liburuaren inguruko bitxikeriak eta istorioak ezagutzeko. 

Eskerrik asko Uxue Larrabetzuko eskolara etortzeagatik! 



2024/10/17

ZIENTZIA ETA ORTUA

 Gaurkoan 5 eta 6 mailako ikasle batzuk zientzialarien paperean bete betean sartu dira itsasoko uraren laginketa eta azterketa eginez. Urdaibaiko Biosferatik jasotako ura aztertu dute. Ondorengo parametroak aztertu dira: Nitratoak, fosfatoak, PHa, oxigenazioa eta tenperatura.  











ESKOLA ORTUA 24-25


Udazkenean murgilduta aurkitzen gara eta ortuak bizi bizirik darrai. Landaketa berriak egin ondoren (porrua, erremolatxa, marrubiak eta tipulinak), ureztatze eta mantentze lanekin aritu gara. 






"Urrian erdi-euri, baserritarrak irri"

"Urrian bota ongarri eta horren arabera uzta berri"