Larrabetzuarrontzat oso berezia den egun honetan, Akarbaltz eta Sorginaren bisita izan genuen eskolan, ekintzaz beteriko egunari hasiera emateko.
2024/11/05
IDAZLEAK IKASTETXEAN 2024
Ikasturte honetan Euskal idazle eta bertsolaria den Uxue Alberdi izan dugu gurean. Aukera paregabea izan da berak idatzitako Hili liburuaren inguruko bitxikeriak eta istorioak ezagutzeko.
Eskerrik asko Uxue Larrabetzuko eskolara etortzeagatik!2024/10/17
ZIENTZIA ETA ORTUA
Gaurkoan 5 eta 6 mailako ikasle batzuk zientzialarien paperean bete betean sartu dira itsasoko uraren laginketa eta azterketa eginez. Urdaibaiko Biosferatik jasotako ura aztertu dute. Ondorengo parametroak aztertu dira: Nitratoak, fosfatoak, PHa, oxigenazioa eta tenperatura.
ESKOLA ORTUA 24-25
"Urrian erdi-euri, baserritarrak irri"
"Urrian bota ongarri eta horren arabera uzta berri"
2024/10/07
2024/08/31
LH5: Hazitik...Talora!
Zein gozoa dagoen taloa, ezta?
Baina...nondik dator?
Bere jatorria eta garapena ikasi eta gero,
eskolako ortuan erein egin genituen.
Amaitzeko sukaldean sartu ginen taloak egiteko eta jateko.
Eskerrik asko Gym taldekoei, eta gure 2 Aitorrei laguntzagatik!
LH5: 2023-2024 Arte proiektua
Yayoi Kusama
Artistikan POP ART mugimendua landu dugu,
YAYOI KUSAMA artista Japoniarrarekin egon gara lanean.
Hori guztia bideo batean bildu dugu
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)