2024/11/25

AZAROAK 25 "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna"

 


Egun honetan Hezkuntzan ere gure aldarria egin nahi dugu. Ez dugu inolako biolentzia, indarkeri eta jazarpenik nahi gure gizartean. Berdintasun eta askatasun eskubideak urratzen dituzten edozein jarreren kontra gaude. Aski da! 

2024/11/22

IRAKURLAGUN

 Gaur LH 4,5 eta 6 mailako ikasleek LH 1,2 eta 3 mailakoei Polita! izeneko liburua irakurri diete Irakurlagun dinamikaren testuinguruan. 










2024/11/18

GYM berdea LH6

 Azaroaren 13an GYM berdea izeneko ekimenean parte hartu genuen. Herrian dugun Utxabaso espazio berdera hurbildu ginen, atontze eta landaketa lanak egiteko. 

Herritarron inplikazio eta kolaborazioarekin gure gune berdeak berpiztu daitezkelako... Aupa Gym berdea! 










2024/11/11

MENDI GIDARIEN PROIEKTUA

 6.mailako ikasleek amaitu berri dute mendi gidari proiektua. Proiektu honetan BMFrako (Bizkaiko Mendi Federakuntzarako) txangoak planifikatu  dituzte, publikoarentzako triptiko batzuk sortuz. Aukera bikaina izan da Bizkaiko alderdi desberdinak lantzeko: historia, mendiak, ibaiak, herriak, landaredia, animaliak, eskualdeak, etab. Proiektua borobiltzeko irratsaio bat prestatu dute txangoari buruzko informazioa konpartitzeko, QRen bitartez irratsaiorako sarbidea erraztuz. 



QRak




2024/11/07

LH 6 ASTITZ EGONALDIA 3.EGUNA

 3.egun honekin amaiera eman genion Astitz egonaldiari. Eguraldi bikaina zegoela aprobetxatuz, herriko frontoian Herri kirol desberdinekin trebatu ginen. 

Ondoren, bazkari gozo batekin indarberritu eta eguerdi aldera bueltako bidaiari ekin genion. 
















2024/11/06

LH6 ASTITZ EGONALDIA 2.EGUNA

 Atzo ekintza desberdinak egin genituen egun osoan zehar: 

Goizean mendi ibilaldia egin genuen Astitz inguruko mendietatik. Txango horretan gauza desberdinak ikusteko aukera izan genuen: antzinako arropa garbitzeko aska, uhandreen eta zapaburuen azterketa, zuhaitzak, basoko soinuen azterketa, etab. 

Arratsaldean tailer desberdinak egin genituen: ukenduak eta egagropilak. 

Egunari amaiera emateko disko-festa izan genuen gauean. 






















2024/11/05

LH6 ASTITZ EGONALDIA 1.EGUNA

 Astitz herrira (Nafarroa) etorri gara 3 eguneko egonaldia egitera. 23 biztanleko herri hau ezagutzeaz gain, mendi txango bat egiteko aukera ere izan dugu lehenengo egun honetan. Txango honetan landare eta animali espezie desberdinak ezagutu ditugu. Gaueko itzalen tailerraren ondoren, lotara joan gara egun luze bati amaiera emateko. 

















AKARBALTZ GABA 2024

 Larrabetzuarrontzat oso berezia den egun honetan, Akarbaltz eta Sorginaren bisita izan genuen eskolan, ekintzaz beteriko egunari hasiera emateko. 




IDAZLEAK IKASTETXEAN 2024

  Ikasturte honetan Euskal idazle eta bertsolaria den Uxue Alberdi izan dugu gurean. Aukera paregabea izan da berak idatzitako Hili liburuaren inguruko bitxikeriak eta istorioak ezagutzeko. 

Eskerrik asko Uxue Larrabetzuko eskolara etortzeagatik!