2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

NOLA HEDATZEN DA ARGIA?

Argia nola hedatzen den ikusteko eta geure begiekin frogatzeko hurrengo esperientzia burutu dugu gelan, linterna bat eta kartulina beltza besterik ez dira behar...

 Irudian agertzen den moduan kartulina moztu erta zirkulu bat osatu, ondoren linternarekin barruko aldetik argiztatu... Horrela froga genezake argia norabide guztietan zabaltzen dela eta beti lerro zuzenean.

 argiaren hedapena.png

ISLAPENA

Edalontzi batean ura eta esne tanta batzuk jarriz gero, laser puntero bat baino ez dugu behar argiaren islapena nola gertatzen den frogatzeko, saia zaitez etxean!!

5. gaia ...ekin ta ekin bilatzen ditu...

Aurreko gaian usaimena eta dastamena aztertu bagenituen, oraingo honetan IKUSMENA, ENTZUMENA eta UKIMENA dira aztergai ditugun zentzumenak.
Ikusmenarekin hasita, lehenengo argia eta honen ezaugarria eta propietateak ikusiko ditugu, horretarako gelan esperientzia ezberdinak landu ditugu, ispiluak, linternak...erabiliz.