2025/05/09

Athletic Club Inspira saioak LH6

Hurrengo asteetan kirol esparruarekin zerikusia duten Inspira saioak izango ditugu LH6 mailan Athletic fundazioak gidatuta. Lehenengo saio honetan Nahikari Garcia futbol jokalaria eta Igor Arenaza jokalari ohiarekin egoteko aukera izan genuen.

2025/04/11

CRITICAS DE CINE: LH6

Aurten 6. mailako ikasleak zinema kritikoak bihurtu dira eta hainbat pelikula aztertu dituzte. Hemen dituzue haien ekoizpenak ikusgai:

2025/03/12

Martxoak 8

Martxoaren 8an Emakumeen nazioarteko egunean, Larrabetzuko eskolako ikasleok gure aldarrikapena egin genuen. Emakumeen Nazioarteko Eguna, jatorriz Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, urtero ospatzen da martxoaren 8an. Egun honetako aldarrikapena gizartean emakumeek sufritzen eskubideen desorekagatik egiten da, esate baterako, lan munduan, kirolean, pertsonen zaintzan, familia giroan, etab. Larrabetzuko eskolan emakumeen ikurra geletan margoztu eta mezu bat idatzi genuen ikur horietan. Gero, hallean zintzilikatu genituen. Azkenik, patioan argazki bat egin genuen emakumeen ikurra irudikatuz. Denon inplikazio eta kontzientziarekin lortuko dugu etorkizunean pertsona guztiak eskubide, lan aukera eta errespetu berdina izatea.
Idazleak: Eki Madariaga eta Lara Castilla